Aurkezpena
LARRUNARRI ESKOLA 1985 urtean sortu zen Euskal Herriko Giak (EHG) eta Euskal Eskaut-Gia Elkartea (EEGE) elkarteen eskutik, aisialdiko heziketaren esparruan egiten zuten lana aurrera eramateko beharrezkoa zen formazioa bermatzeko.
Metodologiak, filosofia/idearioak eta estiloak izate konkretu bat definitzen dute: hala, gure eskolak taldeen eta hezitzaileen formaziorako eskariari erantzuna ematea du helburu, boluntariotza konprometitu baten esparrutik lan eginez, elkarbizitzan oinarritutako ikastaroen bitartez edukiak eta materia taldeko lan/antolakuntza/animazio/dinamizazioarekin uztartuz, heziketa taldean
Prestakuntza Jarduera
LARRUNARRI ESKOLAn egindako jarduera guztiak pertsona orori irekita daude.
LARRUNARRI ESKOLAk aldiro Aisialdiko Begirale eta Aisialdiko Zuzendari ikastaroak antolatzen ditu, hala nola zenbait ikastaro monografiko urtean zehar.
Metodologia
Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek BEGIRALE eta ZUZENDARI titulu homologatuetarako ikastaroetzat gai eta iraupen zehatzak finkatzen dituzte, baina metodologiarik ez.
LARRUNARRI ESKOLAn ematen diren Aisialdiko Begirale eta Zuzendari ikastaroak ez daude soilik titulu homologatua eskuratzera bideratuak, benetako FORMAZIO bat lortzera baizik. Honek, besteren artean, metodologia konkretu baten erabilera dakar:
Ikastaroak, beren egitura eta baldintzak direla eta, teoriko/praktikoak dira berez: ikaste-orduak betetzen dituzte, baina hauetaz gain beste horrenbeste elkarbizitza ordu eskatzen dira:
Ikastaroak asteburuetan ematen dira, egoera batzuk sortu eta bultzatzeko asmoarekin, eduki teorikoa ondoren hezitzaileak lan egin beharko duen testuinguruan kokatzeko.
Barne Funtzionamendua
Eskola barnean bost departamentu edo gaien inguruko arlo daude, zeintzuetatik ikastaroetako edukiak prestatzen diren:
- Psikologia departamentua
- Pedagogia departamentua
- Animazio departamentua
- Natur Tekniken departamentua
- Inguru eta Gizarte-Konpromezuko departamentua
Departamentu hauek edukien eztabaida, hausnarketa, ikerketa, egokitzapen edota lanketa foro izateko asmoarekin finkatzen dira, zeina ondoren Zuzendaritza Taldearen iragazkitik igaro ondoren Larrunarri Eskolak azaldu eta irakatsiko duen.
Ikastaroko sesio bakoitza dagokion eskolako departamentuak egoki deritzon aditu batek azaltzen du; hau departamentu barnekoa izan daiteke edo ez, Zuzendaritza Taldearen oniritzia jasota betiere.
Ez soilik txosten-materia, ikastaroko sesio bakoitzeko estiloa, metodoa, teknika eta dinamikak Zuzendaritza Taldean aztertu eta akordatzen dira, logika eta ikastaroan zehar ematen diren sesio guztien arteko jarraikortasun koherente eta osagarria bermatuaz.
Bibliografia anitz eta zabala eta erreferentziak (era, garai, joera, jatorri, eskola guztietako egileenak, Larrunarriko liburutegi propiotik edota kanpoko irakasle eta unibertsitateetatik hartuak) departamentuetan lantzen dira, edukiak garaiko testuingurura eta ikasketari taldeari egokitzeko, eta esperientzia propio, benetako erreferentzia eta praktikekin osatzen dira. Edukien igorpena eta azalpena baino, ikasketarien hausnarketa bultzatzea bilatzen da; ikastaroan zehar hausnarketa, kritikarako gune eta momentuen alde egiten da, ideiak lantzeko, irizpide propioak sortzeko, independentzia eta tresna propioak emateko...