HASIERA

ESKOLA

LARRUNARRI

IKASTAROAK

KONTAKTUA

cas

AISIALDIKO ZUZENDARI IKASTAROA


Gure prestakuntzaren helburua da ikasleak trebatzea aisialdiaren esparruan haur eta/edo gazteekin egiten diren udaleku, kanpamendu edo jardueren zuzendaritzan lanak egin ditzaten, erantzukizunak, karguak eta funtzioak beren gain har ditzaten. Horrela, arduradun-taldeen zuzendaritza- eta koordinazio-taldeetako kide izateko, batez ere hezkuntza- eta eraldaketa-anbizioarekin. Fase teoriko-praktikoa 200 ordu dira, 8 asteburutan banatuta, ikasturte osoan zehar (normalean urtarriletik maiatzera). Fase praktikoa, berriz, 160 ordu dira. Ikastaroan eskuratutakoa aisialdiko talde, udaleku edo kanpamendu batean praktikan jartzean datza.

EDUKIAK:
. Hezitzaile taldea
. Gazteria politikaren analisia
. Haur eta nerabe euskaldunen egoeraren analisia
. Aisialdiko ingurune sozio-kulturalen analisia
. Aisialdiko proiektu eta planifikazioa heziketan
. Aisialdian ezarritako legedia
. Antolakuntza eta kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa Aisialdiari egokituta
. Mahai inguruak: EGK, Erakundeak, Administrazioak

2023-2024 egutegia deskargatu

IZENA EMAN